CANADA

  • Parque Nacional de Jasper. Mendi harritsuetatik hegoaldean dago, Albertan. Herrialdeko parke bisitatuena da bertako ederatasunarengatik. Gainera, aintzira Hamar Tontorren Haran osatzen duten mendiez inguratuta dago. Turismo aktiboa egiteko gogoa baldin baduzu, kayak bat alokatu dezakezu baina kontuan hartu behar da bakarrik udan egin daitekela. Gainera Canadako aurora boreala ikus daitekeen lekuetako bat da.
  • Cataratas del Niágara.  Niagarako Kataratak Niagara Ibaian kokatutako ur-jauzi multzo bat da, Ipar Amerikako Ipar ekialdean Kanada eta Estatu Batuen artean kokatua dago. Esaten da AEBetako aldea aproposa dela mendi-bideetarako eta natura ikusteko eta Kanadako aldea dela hotel handietarako eta aisialdirako onena.
  • Vancouver. Vancouver munduko hiririk ederrenetako bat da. Horrez gain, bizitzeko atseginenetariko bat da, hiriko erosotasun modernoaren eta ingurune natural bikain baten arteko oreka ezin hobea delako. Kotxean ordubetera Vancouver-eko erdiguneko etxe orratz altuak daude, hondartza zoragarriak eta baso estalitako mendiak aurkituko dituzu.
  • CN Tower. CN dorrea edo Canadian National tower esaten zaio. Toronton kokatua dago, CN dorrea munduko bosgarren dorrerik altuena da eta Amerikako garaiena da, 553 metroko altuera duena. Leku hau bisitaztea dorrearen goialdera eramango zaituen igogailuan sartzea da. Hiru maila desberdinak ditu:

1. “El Belveder”. Behatokia izenez ere ezaguna. 346 metroko altueran egongo zara.

2.”El piso de Vidrio”.342 metroko altueran dago, kristalezko zoru batean eseri zaitezke. 10 hipopotamo heldu baino gehiago onartzen ditu.

3.”La Nacelle”. 477 metrorako kokatutako eremu altuagoa da. Bertara iristeko txartel berezi bat erosi behar da.