FILMAK

Haurrentzat

  • Alfonbra magikoa: 
    • Iraupena: 01:21:00
    • Urtea: 2018
    • Generoa: Animazioa/Abentura
    • Zuzendaria: Karsten Kiilerich
    • Laburpena:  Herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu.
  • Animal channel:
    • Iraupena: 72 min.
    • Urtea: 2008
    • Generoa: Animazioa
    • Zuzendaria: Maite Ruiz de Austri
    • Laburpena: Cathy zikoinak eta Nicolas saguak euren zinema itxi beharko dute. Adorea eta irudimena dute ezaugarri eta horiexek erabiliko dituzte Aita Saguk zuzentzen duen telebista kate berrian berri-biltzaile ausart gisa lan egiteko. Laster ulertuko dute izarra izateko programa berezia behar dutela. Baina ez da erraza izango.
  • Koko dragoi txikia:
    • Iraupena: 1:20:00
    • Urtea: 2014
    • Generoa: Animazioa
    • Zuzendaria: Hubert Weiland, Nina Wels
    • Laburpena: Koko eta Oskar kanpotarrak dira Dragoi uhartean. Koko, hegan egiterik ez duen dragoi-hagalaria da; Oskar, berriz, barazkijalea bihurtzea erabaki duen haragijalea. Bi lagunek izugarrizko abenturak biziko dituzte Matilda arantzurdearekin; hirurek, abenturaz abentura dragoi ezberdinak ezagutuko dituzte.

Gazteentzat

  • Mystikal:
    • Iraupena: 01:30:00
    • Urtea: 2010
    • Generoa: Abentura
    • Zuzendaria: Ámgel Alonso
    • Laburpena: Garai batean, itzalak ziren nagusi munduan. Hiru azti trebek garaitu eta Pandoraren hiru kaxatan sartzen dituzte. Hiru azti hauen zeregina kutxa bat zaintzea da, barruan Gerra, Izurria eta Gosea baitaude. Edozein unetan itzaletako bat askatzen bada, infernuko ateak irekiko dira. Aztietako batek, Eldynek, oker baten ondorioz askatu zuen Gerrako jauna. Munduaren amaiera gertu dago. Beraz, Eldyn, Fira eta Evaristok moldatu beharko dute gizateria Gerra, Izurri eta Gosearen atzaparretatik salbatzeko.
  • Eutsi!:
    • Iraupena: 1:32:00
    • Urtea: 2007
    • Generoa: Comedia
    • Zuzendaria:  Alberto J. Gorritiberea
    • Laburpena: Kepa eta Martin txikitatik elkar ezagutzen duten lagun banaezinak dira. Orain, biak Saldix Corp enpresan ari dira lanean, eta duela bi urtetik hona gatazka bat dago langileekin. Berrogei urterekin, Martin aita izateko zorian dago, eta balizko deslokalizazio baten ideiak Kepari aurre egitera bultzatzen duen krisi batean murgilduko du. Akordioa lortzeko, laneko protestak Frantziako Tourreraino eramatea erabaki dute, agerian jartzeko.
  • Zigortzaileak:
    • Iraupena: 1:27:00
    • Urtea: 2011
    • Generoa: Komedia
    • Zuzendaria: Arantza Ibarra Basañez, Alfonso Arandia
    • Laburpena: Leire 11 urteko neskatila nazkatuta dago bere eskolako haurrei enbarazu egiten dieten zenbait lagun ganberrorekin. Arratsalde batean, Angelek eta bere hiru lagun ganberroenek Ainara jipoitu eta umiliatu zuten, eta Ainara, izututa eta egoera errepikatzeaz nekatuta, ikastetxea uztera behartuta dago. Leirek talde sekretu bat sortzen du Sandra eta Leo lagun berri eta bereziarekin batera. Bandak Zigortzaileak izena izango du eta ikasle babesgabeak defendatuko ditu, erasotzaileak uxatuko dituzten errepresalia txikiak antolatuz.

Helduentzat

  • Aupa etxebeste!:
    • Iraupena: 97 min
    • Urtea: 2005
    • Generoa: Komedia
    • Zuzendaria: Telmo Esnal, Asier Altuna
    • Laburpena: Etxebeste familia oporretara ateratzen diren egun berean dirurik gabe geratzen dira. Oporrak etxean ezkutatuta igaroko dituzte, herriko bizilagunen aurrean itxurak egiteko. Etxebestetarrak etxeko egonaldiaz baliatzen dira gezurrak eta miseriak aurpegiratzeko, baina, aldi berean, euren bizitzako oporrik onenak igaroko dituzte…
  • Nomadak TX:
    • Iraupena: 90 min
    • Urtea: 2005
    • Generoa: Dokumentala
    • Zuzendaria: Raul de la Fuente
    • Laburpena: Bi musikarik txalaparta pertsonen arteko ez ezik, kulturen arteko topaleku ere izan nahi dutela kontatzen du. Desio horrek bultzatuta, bi protagonistak planetako leku ezkutuetara doaz soinu eta ahots ezberdinen bila. Topaketa bakoitza bakarra da. Ezustekoen eta aparteko esperientzien iturria.
  • Kutsidazu bidea, Ixabel:
    • Iraupena: 100 min
    • Urtea: 2006
    • Generoa: Komedia
    • Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
    • Laburpena: Juan Martinek, Donostiako gazte batek, mendian galdutako baserri batean uda pasatzea erabaki du, bere euskara maila hobetzeko. Baserrian, bertako biztanleek erabiltzen duten euskara ikasgeletan ikasitakotik nahiko desberdina dela ikusiko du. Batetik, hizkuntza-arazoak daude, eta, bestetik, lehorreratu den landa-inguruneko protagonistak duen ezjakintasuna. Ixabel sentsualak, familiako alaba txikiak, orain arte berarentzat ezezagunak ziren sentimenduak piztuko ditu.